Zer da 200EmakumeBizian

200EmakumeBizian (200MujeresenBici gazteleraz) Donostian eta Gipuzkoako beste herri batzuetan aurrera eramango den emakume ziklisten topagunea da (Emakume Ziklisten II. Topaketak, 2017ko apirilean Zaragozan izan zena kontutan hartzen badugu). Bera antolaketan bizikletaren sustapenaren alde edota emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte eta instituzioak batu dituzte indarrak:

  • Donostiako Kalapie-Hiriko Txirrindularien Elkartea
  • Bizikume-Mujeres en Bici
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentua
  • Donostiako Emakumeen Etxea.

Hemen informazio gehiago duzu antolatzaileez.

Topaketa honen helburu nagusia 200 emakume bizikletaz ibiltzean batzea da, eta horrela bizikletaren 200. urteurrena ospatu. Eta horretarako mota eta adin guztietako emakumeekin elkartzea nahiko genuke, batzen gaituena azpimarratuz: bizikletaz biltzen diren emakumeak izatea. Batzuk agian ia egunero ibiltzen dira eta beste batzuk oso aldika hartzen duten bizikleta; batzuk lanera doaz bizikletaz eta beste batzuk oporretan edota paseoan erabiltzen dute soilik. Batzuk ordu asko bizikleta gainean ematen duten kirolariak izango dira, eta beste batzuk tarteka erlaxatzen direnak bizikleta gainean
izango dira. Batzuk gazteak izango dira eta bete batzuk agian ilobak dituzte dagoeneko. Guztiak dira ongietorriak 200EmakumeBizian honetara.

Zuekin guztiekin nahi dugu bizikletan ibili, alde batera utzita zein nolako bizikleta-mota duzun. Beraz, ekarri zure bizikleta, edozein dela: paseokoa, errepidekoa, mendikoa, fixie,… agian alforjak eramaten dituzu, edo saskia, poltsa zure bizikleta tolesgarrirako, pedal automatikoak edo tija teleskopikoa.

Urriaren 1ean, iganderako, hiriko ibilbide erreza prestatu dugu denok batera egiteko (espero dezagun 200 biltzea), hala nola beste hiru irteera osagarri zehatzagoak goiz horretan lehenago egiteko, gehiagotan ibiltzen diren horientzat eta kilometro batzuk gehiago egin ahal izateko. Azken hauek hiru modalitatetan banatuko dira: mendiko ibilbidea, errepideko ibilbidea, eta hiri-arteko ibilbidea baina bizikletarako bideetatik. Topaketaren jomuga izango da emakume ziklista guztiak elkartzen direnean Donostiako kaleetatik ibilbide komun horretan.

Bukatzeko, herri bazkaria izango dugu gelditu nahi duen ororentzat, baldin eta garaiz apuntatzen bada (irailaren 23ra arte).. Ekitaldi nagusia batera izango den emakumeen bizikleta-martxa bada ere, irailaren 30ean larunbatean ere tailerrak, mahai-inguruak eta zikloturisten esperientziak izango ditugu Donostiako Emakumeen Etxean.

Ez da beharrezkoa apuntatzea 200EmakumeBizian irteera bateratura joateko, urriaren 1ean eguerdiko 12:30etan biatuko dena Alderdi Ederretik (Donostia). Topaketeten gainontzeko aktibitateetarako inskripzioa egin beharko da.

200EmakumeBizian zure zain dago, etor zaitez gurekin bizikletaren 200. urtebetetzea
ospatzera!