Nortzuk gara

200EmakumeBizian / 200MujeresenBici ekimenaren antolaketan batera ari gara lanean honako elkarteak eta erakundeak:

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea

Irabazi-asmorik gabeko txirrindulari elkarte bat da. Bere helburuak, hiriko garraiobide bezala bizikletaren sustapena eta bere erabiltzaileen interes eta segurtasunaren defendatzea dira.

Halaber, ingurugiroarekiko mugikortasun jasangarriaren defentsa da Kalapieren beste helburu bat.

Bizikume-Mujeres en Bici

Nafarroan sorturiko txirrindulari kluba da, emakumeei beste emakumeekin bizikletaz ibiltzeko aukera ematen diena modalitate guztietan: mendikoan, errepidekoan, paseoan…

Bere etengabeko hazkundearen emaitzez sortu da gipuzkoar atala.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusitik, mugikortasun iraunkorra, garraio publikoa eta intermodalitatea sustatzea du helburu. Zuzendaritza honen xedea gure  urraldean mugikortasuna antolatu eta planifikatzea da, garraio publikoari  ehentasuna emanez eta bizikleta sareen eraikuntza sustatuz.

 

Donostiako Emakumeen Etxea

Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean, gogoeta egiteko, esperientziak eta konplizitateak elkartrukatzeko, pentsamendua ekoizteko
eta kolektiboki aurrera egiteko elkargune bat da.