PARTE HARTU URRUTITIK

Emakume asko eta euren bizikletak alboan edukitzea gustatuko litzaigukeen arren, badakigu zuetako batzuk urruti egongo zaretela bizikletan ibiliko garen igande hartan. Horregatik, gonbidatu nahi zaitugu gurekin bizikletaz ibiltzera urrutitik, zuen argazkiak, bakarrik edo taldean, geuri bidaliz. Nahi baduzue, bideotxoa ere bidali ahal duzue (baina txikia izan dadila eta espazio handia hartzen ez duena).

Mesedez, ezinbestekoa da bidaltzen dituzun dokumentuen baimenak izatea; hau da, zuek zeuek argazkia atera ez baduzue, egin duenak baimena ematea bere erreprodukziorako. Baimen etiko eta legalen kontuengatik, adin-txikikorik (18 urte azpikorik) ez da agertu behar argazkietan, edo gutxienez bere aurpegia lausoturik edo identifikaziorik baimentzen ez duen modu batean.

Jardunaldian larunbat arratsaldean zuetako batzuk pantailan ikusi ahal izango ditugu.

Argazkiak (edota bideoak) bidaltzeko, beheko formularioa erabili, mesedez. Mila esker gurekin bizikletaz ibiltzeagatik, zauden lekuan zaudela!

Baldintzak eta pribatuasun-politika irakurri eta onartzen ditut